XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xabier'ek aita-amak artu ditu eta garbiki gauza agertu diote esanaz:... Zuei eskerrak, etxe ontan zaurituta sartu nitzan bezela sartu eta zuen laguntza onaren bidez sendatzen oe ortan egon naizen artean, Malen'ganako maitetasun bizi bat nere biotzean sortu da...

Asiera artan zuentzaz deten eskertasun aundiak zekarkien gauz bat ote zan uste izan nuen, bañan arras sakonagoa dala laxter ikusi det, barren-barreneraño, biziaren sustraietaraño, sartua daukat, nere buruak baño indar geiago du eta oso bere mendean arkitzen naiz...

Zuek ain onak izan ondoren alabaren maitasuna nereganatzeko eskubiderik ez detala iñoiz gogoratu zait, bañan nere biotzeko mugiera au ixil arazteko kemenik ez det.

Gañera, neretzat pozgarriena dan beste gauz bat ere ba degu... Malen'i ere ori bera gertatzen zaiola; berari ere nereganako maitetasun garbi, zintzoa, sortu zaio, eta alditxo batean alkar ezagutu gabe egon da gero gure maitasunak alkarri agertuaz bi biotzak bateratu dira eta alkarrenak izateko itzak Goiko-Ama'ren aurrean alkarri ziñez emanak ditugu.